2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Aristoteles-en usteak, erdia ustel?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, hiru arrazoi eman zituen:

       1.- Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.

       2.- Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.

       3.- Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.

 Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?

 Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da erabakigarriena? Zergatik?

                                                                         (wikipedia)

6 iruzkin:

  1. 2.rena da zalantzan jartzen diguna,
    zeren eta ez dugu ulertzen,
    1 goa da erabakarriena,
    zentzu gehien duena delako
    GORANE,MAIDER,JARED ETA GUILLERMO

    ErantzunEzabatu
  2. Ez gure ustez arrazoia daukalako.
    Hirugarrena eta bigarrena,zentzu asko duelako.

    ErantzunEzabatu
  3. Ez,uste dugulako denak ondo daudela.Lehenengoa,beste guztiak ez ditugulako hainbeste siñesten.

    ErantzunEzabatu
  4. 1-Ez, zientifikoki egiaztatuta dagoelako.
    2-Guretzat Aristotelesek eman zituen hiru ideietatik 2.da erabilgarriena, guretzat zentzu gehien daukaena delako.
    EGILEAK: AMAIUR ARTETXE, ANDER MALDONADO, ZURIÑE GARCIA ETA IÑAKI BARRENETXEA.

    ErantzunEzabatu
  5. Bai,lurra diagonalki okertuta egon litekeelako.
    Hirugarrena,zentzu gehien duelako eta arrazoia duelako.
    Mikel, Ugaitz,Jon C Ibon Eñaut

    ErantzunEzabatu
  6. Bai,lurra laua balitz eta izarra erdian egon, eskinan jarrita diztantzia ezberdina izango litzateke erdian egonda baino.
    Eklipsearena,itzala biribila bada
    eta itzala lurrarena bada lurra biribila dela egiaztatzen du.
    Iker
    Nahia
    Ipiña
    Ione
    Ione

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.